Bilaketa motorrek webgune bat indexatzean kalitatezko eduki batez gain oso kontutan hartzen dute webgunearen karga abiadura. Bilaketa robotei webguneak arakatzea, indexatzea eta besteak baino bizkorrago erakustea erraz jarri behar zaie.

Beste aldetik ezin ditugu erabiltzaileak ahaztu. Webgune baten karga denbora luzea bada eta edukia erakusten tardatzen badu erabiltzaileak nekatu daitezke, ondorioz nabigazioan esperientzia txarra izanik berriz ez bisitatzea gertatu liteke.

Hau kontutan izan eta kontrolatu ahal izateko gure webgunearentzako doako online tresna batzuk eskuragarri ditugu eraginkortasuna neurtzeko eta bide batez emaitza horiek hobetzen laguntzeko aholkuak emanez.

 

Google Page Speed Insights

Google PageSpeed Insights

Google-k eskaintzen duen tresna on bat. Zure webgunearen txosten osotu bat jasotzeko nahikoa da gunearen url sartzea. Txostenarekin batera hobetu daitezkeen puntuen aholkuak azaltzen ditu.

 

Pingdom Tools

Pingdom Tools

Tresna honek webguneko elementu bakoitzaren karga eta pisua neurtzen du eta ondoren emaitza kaskada eran erakutsi. Gunea osotzen duten elementu bakoitzen denborak kolorez desberdintzen dira, zerbitzariak konektatzen, bidaltzen, jasotzen, itxaroten… tardatzen duen arabera banatuz. Horrela erraz jakin daiteke zerk moteltzen duen webgunea.

 

GT metrix

GTMetrix

Erreminta honek webgunea eta bere ezaugarriak A-tik F-ra kalifikatu eta beste webguneen

batazbesteko portzentai konparaketa erakusten du. Pingdom Tools bezala emaitza koloretako kaskada eran erakusten ditu denbora kargaren arabera. Tresna honen abantaila bat optimizatu gabeko irudiak optimizatuta bihurtzen dituela da horrela lan hau aurreztuz.

 

Ohar bezala, garrantsitzua da jakitea neurketa hauek zure webgunea ostatuta dagoen kokapenetik urrun egon daitekeela, orduan emaitzetan desberdintasunak egon daitezke.

Iruzkin bat utzi


*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies