Elgg plataforman oinarritutako komunitatea sortu dugu. Elgg sare sozialen zerbitzuak ematen dituen kode irekiko plataforma da, non lana sarean, komunitatea, berrien jarioen bilgune, fitxategien partekatzea, etab. aukerak ematen dituen.

Komunitatea Blogariak.net-ekin uztartuta egongo da, blogarekin batera orain horren inguruan komunitate bat sortu ahal izango duzu edota zure gustu berdinak dituen beste kide batzuekin batu.

Komunitateen izaera publikoa edo pribatua izan daiteke eta edozein erabiltzaileak sortu ahal izango ditu. Komunitatearen kideek , fitxategi konpartituen gunea, baliabide konpartituak eta komunitatearen bloga atzitzeko aukera edukiko dute. Komunitateek ikasleei biztanleri instituzional handiago batekin kontaktatzeko aukera ematen diete haien hezkuntza esperientzia zabaltzeko.

Hauek dira gehitutako oinarrizko funtzionalitateak:

  • Erabiltzaileentzako profil aurreratuak eta abatarrak.
  • Atzipen malgua duten kontrol zerrenda.
  • Kontaktuak eta kontaktu zerrenda (Google+ sare sozialak duen antzekoa).
  • “Responsive” diseinua gailu mugikorrekin bateragarria izanik.
  • RSS jarioaren bateragarria.
  • Aktibitate fluxua.
  • Erabiltzaile autentifikazio eta administrazioa.
  • Ohiko eduki motetarako osagarriak: blogak, markatzaileak, fitxategiak, mikroblogak, mezu pribatuak, dokumentuak, mezu eta eztabaida taula.

http://komunitatea.blogariak.net/

Iruzkin bat utzi


*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR