WordPress 4.0 “Benny” bertsioa argitaratu dute. 3.9.2 bertsiotik 4.0-ra salto egin dute, baina hau ez da eguneraketa handi bat nahiz eta digito aldaketak hori ematen duen. Garatzaileentzako 3.9aren ostean doan zenbaki bat baino ez da. Hala ere, ikus ditzagun ze berrikuntzekin datorren ze batzuk oso interesgarriak dira:

– Orain artikuluetan beste zerbitzuetako elementuak modu erraz baten sartu ahal izango dira, hau da, elementu hauen esteka sartuz WordPress-ek zuzenean bihurtuko ditu elementu funtzionalera: YouTubeko bideo bat, txio bat, etab. Horrela “embed” kodea eskuz sartzea ekidiko da.

– Editorean ere primerako hobekuntzak egon dira. Orain artikulua idazten joan ahala editoreko botoiak beti bistan geratuko dira horrela scroll egiteari sahiestuz. Editorearen kutxa ere pantailaren tamainara handituko da idazten joan ahala, horrela testu gehiago erakutsiz.

– Testuari kolorea aldatzeko aukera berriro gehitu dute (aurreko bertsioetan kendu zuten).

– Plugin instalatzailean hobekuntzak eta diseinu aldaketa.

– Zerbitzarira fitxategiak igotzeko nabegazioa eta kudeaketa hobetu dute eta fitxategiak erakusteko modua diseinua aldatu.

– Instalaziotik hasita hizkuntza aukeratu daiteke. Eta inoiz plataformaren hizkuntza aldatu nahi izan ezkero aukera berria gehitu dute “Ezarpenak -> Orokorrak” atalean.

 

Honetaz gain betiko bug konponketak eta ikusten ez diren hobekuntzak daude. Klikatu hemen informazio gehiagorako (ingelesez).

Iruzkin bat utzi


*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies