Ziur ordenagailu edo portatil zaharren bat duzula erabili gabe dagoena, ezta? Ba orain gabonak hurbil ditugula ekipo hori berpizteko ideia bat emango dizugu eta bide batez zure seme-alaba, iloba, lagun, etab-eri opari paregabe bat egiteko aukera izango duzu eurorik gastatu barik.

GNU-Linux-ek dituen abantailetako bat ekipo zaharretan exekutatzeko aukera da. Hau banaketa zehatz eta dohakoekin lotuta etxeko txikientzako heziketa zentro eta entretenimendu bat izango dugu.

 

qimo

Qimo for kids

Xubuntu sistema eragilean oinarrituta. Qimok aurreinstalatuta dakarren softwarea hezkuntzarako prestatuta dago etxeko txikienak aktibitateekin elkarri eraginda eta jolasten ikas dezaten.
Qimoren interfazea erabilera erraza izateko diseinatuta dago, ikono handi, bizi eta deigarriekin.

Hardware eskakizunak:
– Prozesadorea: 400MHz edo gehiago.
– RAM 200MB.
– Disko gogorra: 6GB.
Webgunea: Qimo for kids

 

PicarOS

Banaketa hau Debianen oinarrituta dago eta 3 urtetik gorakoenentzako gomendatua da. Txikienentzako erosoa eta atsegina izateko pentsatuta duen mahaigaina du. Gaztelera, katalan eta ingeles hizkuntzetan eskuragarri aurkituko dugu.

Hardware eskakizunak:
– Prozesadorea: 1.0GHz edo gehiago.
– RAM: 256MB.
– Disko gogorra: 3,6GB.

Webgunea: PicarOS

 

DoudouLinux

DoudouLinux

2 urtetik aurrerakoentzat diseinatutako sistema da ordenagailuaren erabilera erraza eta dibertigarria izateko pentsatuta. Gainera guraso-kontrol sistema du umeek interneteko eduki ez egokietara sartzea saihestu ahal izateko. Banaketa hau auto-exekuzio formatuan dago, hau da, CD edo pendrive baten bitartez sistema hasi daiteke momentuan duzun sistema eragilea berinstalatu eta ondorioz datuak galdu gabe.

Hardware eskakizunak:
– Prozesadorea: 800MHz edo gehiago.
– RAM: 256MB.
– Disko gogorra: 3,6GB.

Webgunea: DoudouLinux

 

edubuntu_scr

Edubuntu

Ubuntun oinarritutako banaketa da, eskola ingurunetara orientatua. Bere pakete zerrenda helburu horretarako prestatua da, Gcompris eta The KDE Education Project bezalako hezkuntza aplikazioak gehituz. Edubuntu 6 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago.

Hardware eskakizunak:
– Prozesadorea: 1000MHz edo gehiago.
– RAM minimoa: 512MB.

Webgunea: Edubuntu

Iruzkin bat utzi


*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR