Igande honetan, apirilak 24, urteroko WordPress Itzulpen Egun Globala ospatzen da.WordPress Itzulpen Egun Globala. Itzultzen ari naiz!

Elurneten WordPress-ekin eta bere pluginekin asko lan egiten dugu, baina euskaldunak izanda, askotan gertatzen zaigu behar ditugun pluginak euskarazko itzulpenik ez edukitzea.

Horregatik, eta euskal komunitateari bultzada emateko, egun honetarako zenbait ekarpen prestatu ditugu. Azken egun eta asteotan, WordPress-en azkeneko bertsioko itzulpenak osatu ditugu, WordPress.org webgunearen bertsio euskalduna itzultzen aritu gara eta asko erabiltzen diren zenbait pluginen itzulpena egin edo osatu dugu. Itzuli ditugun pluginak hauek dira:

WooCommerce

WordPress blog batean merkataritza elektronikoa egiteko aukera ematen dizun plugin malgu bat da. Era guztietako artikuluak saltzeko aukera ematen du (birtualak, fisikoak) eta salmenta prozesu guztia kudeatzeko menu errazak ditu. Honez gain, plugina beste plugin eta itxura askorekin funtzionatzeko pentsatuta dago (YITH plugin sortarekin adibidez).

Ekitaldien Egutegia (The Events Calendar)

Zure webgunean ekitaldi edo gertaera garrantzitsuak iragartzeko aukera ematen dizun plugin bat da. Google Calendar-ekin bateragarria da eta aukera pila eskaintzen ditu ekitaldien xehetasunak (lekua, iraupena, partaideak, antolatzaileak…) definitzeko. Plugin hau ere beste pluginekin batera lan egiteko pentsatuta dago, sarrerak saltzeko aukera ematen duen Event Tickets luzapenarekin, adibidez.

Akismet

Spam-aren aurkako ezinbesteko plugina, zure blogeko iruzkinak automatikoki iragazten ditu eta spam susmagarriak direnak baztertzen ditu zuk beste gauza garrantzitsuagoetan aritu ahal izateko. Pluginak doako eta ordainpeko planak eskaintzen ditu zure blogaren ezaugarrien arabera.

YITH WooCommerce Wishlist

YITH plugin sortak, WooCommerce plugina hedatzeko pentsatuta daude. Plugin honek zure webguneko dendako erabiltzaileei gustatzen zaizkien artikuluak desira-zerrenda batean sartzeko aukera ematen die. Desira-zerrenda hori nahi izan ezkero publikoki partekatu dezakete, zer oparitu ez dakizunean, ideia bat egiteko.

WP Estatistikak

Administrazio panelean webguneari buruzko estatistiken txosten oso bat bistaratzen dio administratzaileari kanpoko zerbitzu baten beharrik gabe. Grafiko eta txosten desberdinei esker informazio hau bistaratzen du: momentuan linean daudenak, orriko bisita kopurua, mapa bat bisitarien herrialdeak zehaztuz, bisitak guztira (egunekoa, astekoa, hilabetekoa eta totala), ze bilatzaile motorretatik etorri diren, ze nabigatzaile erabili duten, etab. Informazio guztia fitxategi formatu desberdinetara esportatzeko aukera du ere.

Contact Form 7

Plugin honen bitartez nahi beste kontaktu formulario modu erraz baten sortzeko aukera ematen du. Duen editoreari ezker mota desberdineko eremuak gehitu daitezke kodean sartu gabe eta captcha sistema desberdinak txertatzeko aukera ere ematen du. Jasoko diren emailen formatua ere pertsonalizatu daiteke.

BuddyPress

Osagai honek WordPress erabiliz edozein motako komunitatea sortzen laguntzen du, kideentzako profilak, aktibitate jarioak, erabiltzaile taldeak, mezularitza, etab. sortuz. BuddyPress integrazio eta erabilera errezenean zentratzen da sare sozial ahaltsu bat sortuz.

Yoast SEO

Gaur egun WordPress platafoman SEOaren inguruan dagoen plugin onenetarikoa da. Plugin honek webguneko orrialde mailako SEO konfigurazioan laguntza handia ematen du horretarako meta izenburu, sare sozial, RSS eta esteka iraunkorrak ukituz.

Captain UP

Gamifikaziorako plugin interesgarri honen bidez webgune baten erabiltzaileen fidelizazioa eta parte-hartzea sustatzea oso erreza eta dibertigarria da. Joku eta tresna sozialen bidez erabiltzaileei errokak luzatu ahal zaizkie webguneko erabilpen denbora luzatuz eta interesatzen zaizkigun gaien bidez gidatuz.

Poll, Quiz & List by OpinionStage

Plugin honen bidez inkestak, jokuak edo  galdetegiak burutu daitezke oso era errazean, azkar eta diseinu dotore eta profesional batekin.

 

Itzulpen prozesuak askotan mezu baten zentzua zein den igartzea eskatzen du. Bestetan, esaldiaren egitura osoa aldatu behar izaten da, euskal sintaxiak ingleserakin zerikusirik ez duelako. Baina oro har, esperientzia interesgarria da. Beraz, euskalduna bazara eta WordPress-eko euskal komunitatea bultzatzeko interesa baduzu Translating WordPress webgunean izena eman eta pluginen bat itzuli edo egindako itzulpen bat zuzentzera animatzen zaitugu.

Iruzkin bat utzi


*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies