Image Post

LibreCon-erako bi sarrera bikoitzen zozketa

Aste honetan 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu LibreCon-erako (http://www.librecon.io/), 2014ko azaroak 11 eta 12an Bilboko Palacio Euskaldunan ospatuko den Software Libre eta Teknologia irekien ordezkari handien topaketarako. Galduko duzu?librecon_banerra Gehiago irakurri »

Image Post

WordPress 4.0

WordPress 4.0 “Benny” bertsioa argitaratu dute. 3.9.2 bertsiotik 4.0-ra salto egin dute, baina hau ez da eguneraketa handi bat nahiz eta digito aldaketak hori ematen duen. Garatzaileentzako 3.9aren ostean doan zenbaki bat baino ez da. Hala ere, ikus ditzagun ze berrikuntzekin datorren ze batzuk oso interesgarriak dira:

Gehiago irakurri »

Image Post

Ez galdu gure Ikastaro berriak: Nola sortu zure portfolioa eta sortu zure web-diseinua.

Hurrengo asteetan, Enpresa Digitalean, zuentzat interesgarria izan daitezkeen bi ikastaro emango ditugu:

Sortu zure portfolioaenpresadigitala

Pymeak eta autonomoei zuzenduta, gure lana, era eraginkorrean, sustatzen lagunduko digun portfolio profesional bat sortzen ikasiko dugu.

Portfolio profesional bat, egindako eta harro sentitzen zaren lanen bildumen bat da. Zure “aurkezpen gutun” hoberenean bihurtu daiteke irudi ona eman nahi baduzunean, eta etekin handiak ekarri ahal dizkizu, Portfolioa, oso tresna erabilgarria eta ahaltsua baita zure lana ezagutarazteko eta bezero berriak erakartzeko.

Programa osoa eta matrikulazioa Euskadi+innova-n

Sortu zure web-diseinua.

Themeak pertsonalizatzea

Web garatzaile eta diseinatzaileei zuzenduta, ikastaroa egiteko komenigarria da HTML eta CSS oinarrizko ezagutza edukitzea, bai WordPress eta Joomlaren erabilerari buruzko gutxieneko ezagutza. Ikastaro honetan, themeen bidez Joomla eta WordPress eduki-kudeatzaileetan diseinu on bat sortu landuko dugu.

Programa osoa eta matrikulazioa Euskadi+innova-n

Informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jarri gurekin.

Image Post

Blogariak.net-eko jakintza komunitatearen aurkezpena

Elgg plataforman oinarritutako komunitatea sortu dugu. Elgg sare sozialen zerbitzuak ematen dituen kode irekiko plataforma da, non lana sarean, komunitatea, berrien jarioen bilgune, fitxategien partekatzea, etab. aukerak ematen dituen.

Komunitatea Blogariak.net-ekin uztartuta egongo da, blogarekin batera orain horren inguruan komunitate bat sortu ahal izango duzu edota zure gustu berdinak dituen beste kide batzuekin batu.

Komunitateen izaera publikoa edo pribatua izan daiteke eta edozein erabiltzaileak sortu ahal izango ditu. Komunitatearen kideek , fitxategi konpartituen gunea, baliabide konpartituak eta komunitatearen bloga atzitzeko aukera edukiko dute. Komunitateek ikasleei biztanleri instituzional handiago batekin kontaktatzeko aukera ematen diete haien hezkuntza esperientzia zabaltzeko.

Hauek dira gehitutako oinarrizko funtzionalitateak:

  • Erabiltzaileentzako profil aurreratuak eta abatarrak.
  • Atzipen malgua duten kontrol zerrenda.
  • Kontaktuak eta kontaktu zerrenda (Google+ sare sozialak duen antzekoa).
  • “Responsive” diseinua gailu mugikorrekin bateragarria izanik.
  • RSS jarioaren bateragarria.
  • Aktibitate fluxua.
  • Erabiltzaile autentifikazio eta administrazioa.
  • Ohiko eduki motetarako osagarriak: blogak, markatzaileak, fitxategiak, mikroblogak, mezu pribatuak, dokumentuak, mezu eta eztabaida taula.

http://komunitatea.blogariak.net/

Image Post

Zorionak eta urte berri on!

Gabonak gerturatzen ari diren honetan, Olentzero heltzeko gogo askorekin gaudenez, Elurneteko taldekideok animazio hau egin dugu.
Bide batez eskerrik asko Akerbeltz taldekoei eta Guruzne Aristegui Akerbeltzeko abeslariari egindako kolaborazioagatik.

Espero dugu asko gustatzea!
Zorionak eta urte berri on guztioi Elurneteko lagunen partez!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies