Elurneten, enpresa baten presentzia Interneten, bere bezero-gaien aurrean ezagutarazteko eta dituenak fidelizatzeko aukera bat bezala ulertzen dugu. Helburu argi eta neurgarrietan oinarrituta, zure enpresaren beharretara egokitzen den estrategi bat definitzen lagunduko dizuegu.

Interneten egotea beharrezkoa da baina ez da nahikoa, presentzia hori eraginkorra izateko, ondo diseinatuta eta erakundearen helburuekin bat datorren estrategia bat edukitzea beharrezkoa da, marka irudia sortzen lagunduko duena.

Modu asko daude Interneten egoteko eta erakunde guztiak berdinak ez direnez, Interneten egoteko era ez du zertan berdina izan behar, garrantzitsua da erakunde bakoitzaren helburu, itxaropenak, kultura enpresariala, teknologiarekiko heldutasun maila… analizatzea.

Enpresa baten Interneteko presentzia zehazteko orduan, beste batzuen artean, garrantzitsua da hurrengo puntuak planteatzea:

  • Interneten lortu nahi diren helburuak
  • Izan nahi dugun presentzia maila; oinarrizkoa edo presentziala, dinamikoa, transakziozkoa, pertsonalizatua, web 2.0…
  • Norainoko harremana eduki nahi dugun gure bezeroekin (oraingokoekin eta baita bezerogaiekin).
  • Gure helburua den publikoarengana iristeko kanalak identifikatu.

Offline munduan bezala, beharrezkoa da estrategia komertzial argi bat izatea, zein kontaktuetara, zergaitik eta zein moduan heldu nahi dugun jakitea. Bestalde helburu neurgarriak eta zenbagarriak ezarri behar dira, eta hauek maiztasun batekin analizatu hobetu, birdiseinatu eta momentu bakoitzean beharrezko estrategietara egokitzeko.

Jar zaitez kontaktuan gurekin eta hitz egingo dugu.
estrategiaeninternet

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR