Zer da?

Hizkuntzen ahozko praktika eta elkarlanerako web aplikazio bat da, non ikasleari bere ahozko adierazpena hobetzen laguntzen dion nabigatzaile bidez bestelako aplikaziorik instalatu gabe.

Nola funtzionatzen du

Babelium-ek bideo eta audioa bezalako multimedia elementuak erabiltzen ditu ariketak egiteko. Irakasleak bideoak grabatu ditzazke espazio zuriak eta isiluneak tartekatuz non ikasleak hauek bete behar dituen bere ahotsa erabiliz. Adibidez, posible litzateke bideo bat ikasleari galdera batzuk planteatzen dituenak grabatzea, zuriuneak utziz mikrofono edota webcam-a erabiliz erantzuteko. Posible litzateke ere itzulpen ariketak prestatzea (ikasleak bideoko pertsonai baten rola beteko luke) edo adierazpen librekoa (ikasleak gai konkretu bati buruz denbora tarte baten hitz egin beharko du).

Erabiltzaileak elkarrizketa ariketa bukatzen duenean argitaratzeko aukera izango du beste erabiltzaile edota irakasle batzuk, elkarlanean, ebaluaketa prozesurako egin dezaten. Ebaluaketak ez dira zenbakizko notak bakarrik, baita posible litzateke testu iruzkinak edota bideo iruzkinak txertatzea.

Gainera Babelium-ek azpititulu atalaren bidez hizkuntzaren entzumen-ulermen gaitasuna hobetzeko erabilia izan ahal da, zeren erabiltzaileak, berriro elkarlanaren bitartez, bideoak azpititulatu dezakete Babelium-ekin integratutako eta lan honetarako sortutako editore baten bitartez.

Zer ekarri ahal dit?

Babelium-ek hezkuntza-prozesuan sistema berritzaile bat integratzen du ikasleen artean elkarlana eta partehartzea sustatzen duelarik eta ikasle bakoitzaren ahozko aurrerapenaren jarraipen pertsonalizatu bat egiten du. Gainera hizkuntzak praktikatzeko era desberdin eta dibertigarri bat ematen du.

Klikatu botoian eta ezagutu itzazu eskaini ditzakegun zerbitzuak:

 

 
 

babelium

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies