OpenMeetings edo BigBlueButton bideokonferentzia plataformetan oinarrituta, gela birtualak sortzeko soluzio osoak eskaintzen ditugu, urrutiko ikastaroak eta bilera birtualak egiteko.

Bai OpenMeetings, bai BigBlueButton gela birtualak eta urrutiko formazio ekintzak aurrera eramateko baliabide interesgarriak eskaintzen dituzten sistemak dira. Irakasleari aurkezpen bezalako dokumentuak igotzeko aukera edo bere mahaigaina ikasleekin konpartitzeko aukera ematen diote, baita beraien ikasleekin komunikatzeko aukera mikrofono eta webcam bat erabiliz. Ikasleek bere aldetik irakaslearekin komunikatu daitezke hitza hartzea eskatuz eta zalantzak luzatuz, hala nola beste ikasleekin komunikatu txat bidez. Klase guztiak grabatu daitezke eta gorde daitezke geroko ikusketetarako.

Plataforma biak enpresa barruan bilerak birtualak egiteko erabili daitezke

Plataforma biak, enpresa barruan, area geografiko ezberdinetan dauden kideen arteko bilerak birtualak egiteko erabili daitezke. Dokumentazioa eta mahaigaina partekatzeko aukera zein web-kamara bidez aurpegiak ikusteko aukerak sesioan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa asko errazten du, presentzialak ez diren bileren produktibitatea eta eraginkortasuna handituz.

Bai OpenMeetings eta bai BigBlueButton oso erraz integratu daitezke Moodle plataformarekin, Bideokonferentziak ematen digun formazio era sinkronoa, Moodle eskaintzen digun formazio era asinkronoarekin konbinatu ahal izateko osagarri bikaina izan daiteke

Informazio gehiago edo zure kasua aztertzea nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan.
bideokonferentzia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR