Erakundeen barnean, ezagutzaren kudeaketa funtsezkoa da beraien garapenerako eta bere kide guztien ezagutzari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Informazio elkartrukea eta ikaskuntza informala bultzatzen duten ikaskuntza ingurunei esker,sail ezberdinetan eta pertsonetan dagoen ezagutza guzti hori kapitalizatzera heldu daiteke, beste era batean galdu egingo zena.

Elurneten ezagutza kudeaketa sistemen inplantazioan esperientzia handia duten profesional espezializatuak ditugu, Wiki bezalako tresna sinpleak zein praktika komunitate eta ikaskuntza sareak bezalako sistema konplexuagoak erabiliz.

Baina, zer da wiki bat?

Wiki hitza hawaiiar “wiki wiki” hitzetik dator eta bizkorra easn nahi du. Wikiak erabiltzaile ezberdinez editatuta izan daitekeen elkarlanerako webguneak dira.
Erailtzaileek edukia sortu, aldatu edo ezabatu dezakete era erraz eta azkar batean, talde-lanean dokumentazioa editatzeko sistema eraginkorrak bihurtuz. Gainera bertsioen kontrola egitea ahalbideratzen dute, aurreko bertsioei eta azkeneko aldaketara atzipena edukiz momentu oro, aldaketak nor, noiz eta non egin dituen erregistratuz.

Eta praktika komunitate bat?

Kide bakoitzaren esperientzia praktikoetan oinarritutako ezagutza partekatuarekin, ezagutza espezializatuta garatzeko helburua duen talde sozial bat da. Ikaskuntza parte-hartze eta eraikitze sozial kontzeptuan oinarritua.

Elurneten ezagutza kudeaketarako sistemen ezarpenean hainbat arrakasta kasu ditugu DokuWiki, Xwiki edo Elgg bezalako plataformetan oinarrituta.

Informazio gehiago nahi baduzu edo zure kasu zehatza aztertzea nahi baduzu jarri zaitez harremanetan gurekin.
wikiak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR