Moodle plataforman oinarritzen gara zure beharretara egokitutako e-learning konponbide bat emateko. Laguntza zerbitzu osoa eskaintzen dizugu; hasierako planifikazioa, zure erakundearen egoera eta beharrak aztertuz, ezarpena, pertsonalizazioa eta erabiltzaile mota bakoitzari egokitutako formazioa (administratzaileak, irakasleak, ikasleak…).

Zergatik Moodle?

Moodle ikaskuntza kudeaketa sistema (LMS) edota software libreko e-learning plataforma sendo, fidagarri eta oso erabilia mundu osoko hezkuntza erakunde eta enpresengatik haien ikaskuntza ingurune birtualak sortzeko (VLE).

Zertarako erabili dezaket?

Moodle hezkuntza baliabide asko eskaintzen dituen plataforma da, ikastaro birtualak aurrera eramateko, presentziazko klaseen errefortzu moduan (Blended learning) edo erakundeen barruan trebakuntza eta etengabeko prestakuntza programak aurrera eramateko.

Gure zerbitzuak

Hosting kudeaketa eta mantenua.
Zure Moodle plataformarentzako ostatatze arkitektura hoberena diseinatzen dugu zure beharretara egokituta eta bertsio eguneraketaz, prebentzio mantenuaz… arduratzen gara.

Euskarria

Laguntza zerbitzu bat eskaintzen dizugu inplementazio prozesuan zin egunerko funtzionamenduan gerta daitezkeen arazo guztiei erantzunez.

Aholkularitza eta inplementazioa

Zure beharrizanak aztertuz eta zure enpresa edo ikastetxearen errealitatea kontutan izanik zure proiektua martxan jartzen dugu bere funtzionamendu egokia bermatuz. Baita zure on-line formazio estrategia zehazterako orduan laguntza zerbitzua eskaintzen dugu.

Pertsonalizazioa eta garapena

Plataforma zure ikastetxe/enpresako behar zehatzetara egokitzen dugu.

Formazioa

Erabiltzaile mota bakoitzarentzako formazio egokitua eskaintzen dugu: administratzaileak, irakasleak edo ikasleak.

moodle

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies