Formazio teknologikoan, batez ere software libre arloan, esperientzia handia duten profesionalak ditugu.

Formazio aktibitate presentzial zein urrutikoak (e-learning) diseinatzen ditugu, enpresa bakoitzaren neurrira eta bere prestakuntza plangintzara egokituta.

Bezeroaren beharretan oinarritzen gara kasu bakoitzerako formatu egokiena aukeratuz; kurtso presentziala, urrutikoa, tailerra, langilearen gaikuntza zuzenean bere lanpostuan…

Didaktika funtsezkoa da eta gure lehentasuna profesional adituak formatzea da, horretarako kurtso praktiko eta dinamikoak eskaintzen ditugu. Metodologia zuzenduta dagoen publikora moldatzen dugu eta beti ere formazioa atsegina eta eraginkorra izan dadila saiatzen gara.

Kasuaren arabera, e-learnin-era zuzenduta ditugun hainbat plataforma teknologikoak gure ikasleen eskura jartzen ditugu, formazio presentziala osatzeko praktika, eztabaida taldek eta material osagarriarekin, balio erantsi bat eskainiz.

Gure formazio aktibitate batzuk:

  • Ubuntu
  • On-line irakaskuntza Moodle erabiliz
  • Bideokonferentzia sistemak Openmeetings / Bigbluebutton-ekin.
  • Ofimatika software librearekin: Open Office
  • Web 2.0 tresnak: blogak, wikiak, rss…
  • Wikiak eta elkarlaneko tresnak
  • Identitate digitala eta estrategiak sare sozialetan

Kalitatezko prestakuntza teknologikoa behar baduzu kontsulta iezaguzu eta zure kasua aztertuko dugu.
formación

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR