2005 urtetik Elurneten mota askotako web garapen proiektuak egiten ditugu; atari korporatiboak, e-commerce (denda birtualak), barne eta kanpo komunikaziorako sistemak, e-learning plataformen ezarpen eta pertsonalizazioak, etab. Puntako software libreko plataformetan oinarrituta: WordPress, Joomla, Prestashop, Moodle, ELGG, Dokuwiki, Openmeetings, BigBlueButton…

Gure garapenetarako LAMP (Linux, Apache, MySQL, PHP) inguruneak erabiltzen ditugu. Web diseinu moldagarriak (Responsive web design) egiten ditugu eta azkeneko HTML5 eta CSS3 estandarrak erabiltzen ditugu.

Zergatik software librea?

Software libreak gure bezeroei kalitate handiko garapenak eskaintzea ahalbidetzen digu garapen denbora askoz laburragoetan eta prezio hobeago batean lizentzia kostuak aurrezten baitira.

Beste alde batetik software librearen erabilpenak gure proiektuei fidagarritasun eta segurtasun handia ematen dizkie, kode irekiko softwarea izanik, honek, errebisio eta aurkitutako erroreen konponketa jarraiak dituelako.

Software libreak, malgutasun eta askatasun handia ematen digu kodea, proiektu bakoitzeko behar zehatzetara egokitzeko.

Metodologia

Gure lan metodologia bezeroarekin harreman zuzena eta jarraia edukitzean datza. Web proiektu bat arrakastatsua izan ahal izateko, bezeroaren inplikazioa funtsezkoa da, gure lantaldeko beste kide bat bihurtuz.

Nahiz eta, gure metodologia proiektu bakoitzaren beharretara eta bere heldutasun mailara egokitu, orokorrean, hurrengo pausuak jarraitzen ditugu:

 

metodologia2

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR