Informazioa funtsezkoa da enpresa barruan zein kanpoan. Taldeko lana errazteko tresna egokiak izatea erakundearen barruan, langileen kokapena edozein izanik eta gure bezeroekin informazioa komunikatzeko eta partekatzeko gaitasuna izatea, gure produkzio prozesuak arintzea, gure produktu eta zerbitzuen kalitatea handiagotzea edota bezeroak fidelizatzea ekarri dezake.

Elurneten erakundeen barnean talde lana eta komunikazio tresnen ezarpenean esperientzia zabala dugu; Wikiak, “hodeian” fitxategiak partekatzeko sistemak, bideo konferentzia sistemak, blog korporatiboak edo sare sozial korporatiboak.

Blog korporatiboak

Blogak oso tresna eraginkorrak dira barne zein kanpo komunikaziorako.

Kanpo komunikazioari begira, besteak beste, erakundea eta bere kideak haien sektorean posizionatzen, beraien bezeroekin loturak sortzen eta beraien irudia hobetzen lagundu dezakete.

Barne komunikazioari begira, informazio kudeaketarako oso tresna ahaltsua da, erakundearen kide guztien komunikazioa eta norabide anitzeko parte-hartzea eragiten duena eta baita kideen inplikazioa ere. Ideia berrien sorkuntzan laguntzen du, maila pertsonal eta kolektiboaren aberastasunean eta estrategiak lerrokatzen.

Fitxategiak partekatzeko sistemak

Edozein lekuan gaudela ere gure datuetara atzipena edukitzeak, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Edozein nabigatzailetik atzigarria den fitxategiak elkartrukatzeko sare pribatu bat edukitzea enpresaren eraginkortasuna handitu dezake
OwnCloud bezalako tresnei esker, enpresarako ordenagailu ezberdinetatik sinkronizatuta dagoen bilgune estrukturatu bat sortu daiteke, hala nola produktibitateari orientatutako beste tresna batzuk; egutegia, helbideen agenda, argazkien galeria, pdf ikustatzailea…

Sare sozial korporatiboak

Sare sozial korporatiboei esker erakunde barruan dauden lantaldeen produktibitatea indartu daiteke lan-talde lana indartuz. Sare sozialak informazioa era informal batean partekatzeko eta elkarreragineko leku aproposak dira. Ezagutza sortzen eta kudeatzen laguntzen dute.

Wiki korporatiboak

Informazio gehiago

Bideokonferentzia sistemak

Informazio gehiago

 

Jar zaitez gurekin kontaktuan eta aholkua emango dizugu.

ecomerce

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR