Kaixo,

Berri txarrekin gatoz… Martxoak 10ko goizaldean sute bat izan zen gure zerbitzariak eramaten dituen hornitzailearen Estrasburgoko datu-zentru batean. Egoitzak 4 datu-zentru ditu eta sutea horietako baten hasi zen, non bat guztiz suntsituta geratu den eta beste bat erdixka. Justu gure zerbitzarietako batzuk sutea hasi zen datu-zentruan zeuden eta horietako bat blogariak.net.

Esan dugun bezala, Blogariak zegoen datu-zentru hori guztiz suntsituta geratu da eta horrekin batera hor zeuden datu guztiak. Eta arazo larriena babeskopiak ere galdu direla sutean. Hauek Estrasburgoko beste datu-zentruan egon dira baina justu erdixka erre den horretan egon dira eta kaltetuak izan dira errekuperatzeko aukera gabe.

Horregatik eta pena guztiarekin esan behar dugu 15 urte baino gehiagoko gure proiektu polit hau betirako desagertu dela, lur jota gaude amaiera honekin eta ezin dugulako zuen lana behar bezala berreskuratu baina azken urteetan proiektu honetan eduki dugun finantziazio ezak ezinezkoa egiten digu berriro martxan jartzea.

Hala ere, aukera txiki bat dago zuen blogeko edukia errekuperatzeko, eta horretarako Internet Archive plataformara joatea da eta bertako bilatzailean zure blogaren esteka idaztea. Zerbitzu honek denboran zehar Interneteko webguneen argazkiak ateratzen joaten da horrela webgune horren historiko bat gordez edozeinek kontsultatzeko. Erabili zuen artikuluak gordetzeko.

Agurtzea besterik ez zaigu geratzen eta bihotzez eskerrak ematea urte guzti hauetan gurekin egoteagatik.

Ondo segi eta hurrengo bat arte.
Elurneteko taldea

Elurnet