MOODLE: Irakaskuntzarako ingurunea

Moodle plataformak gelan barruan ematen dituen aukerak begiztatu eta zure irakaskuntza prozesua hobetu.

245,45

Online

Nahi duzun tokitik eta ordutegirik gabe

Betirako atzipena

Betirako atzipena edukira behin eta berriro berrikusi ahal izateko

Eguneraketa iraunkorrak

Edukiaren dohako eguneraketak jasoko dituzu

IKASTAROAREN EDUKIA

1. MODULUA. MOODLEEN EGINKIZUNA GELAN
  • Ingurune fisikoa vs ingurune birtuala
  • Ikasteko ingurune birtualak, ereduak eta abantailak
  • Irakaslearen rola
  • Mitoak desegiten
  • Tresnak: LMS-AK
  • Zelan hobetu nire gela Moodle erabiliz eta noiz erabili
2. MODULUA. MOODLEEN EZAUGARRIAK
  • Gelarako tresnak
  • Informazioaren kudeaketa
  • Komunikaziorako eta Parte hartzeko tresnak
  • Lanerako eta elkarlanerako tresnak
3. MODULUA. MOODLEEN ADMINISTRAZIOA
  • Ikastaroen diseinua eta egituraketa
  • Kanpo baliabideen integrazioa
  • Pluginak
  • Erabiltzaileen kudeaketa
4. MODULUA. DINAMIZAZIOA
  • Dinamizaziorako estrategiak
  • Erabilpen metodologikoak eta joerak: Gamifikazioa, Flipped Classroom…
  • Praktika onak
5. MODULUA. EBALUAZIOA MOODLEEN
  • Ebaluazio estrategiak
  • Konpetentziak eta beraien ebaluazioa
  • Ebaluazio aurreratua moodleen: errubrikak, pareen ebaluazioa…
  • Irizpideak eta praktika onak

NORI ZUZENDUA

Irakasleak

GURE IKASLEAK IKASTAROARI BURUZ ESATEN DUTENA…

Egia esan, informatika ezezik didaktikari buruz gauza atzuk ere ikasi ditudala. Aspektu informatikoak alde batera utzita, bi gauza azpimarratuko nituzke:
1- Ikastaroen dinamizazioa.
2- Interneteko iturriak eta erremintak.

Ikastaroa gomendatuko nuke, oso eraginkorra izan delako.

Graciano Rubio Vega

HHI-ko irakaslea

Aurretik nekien apurra gogoratzeko balio izan dit, eta ezagutzen ez nituen atal ugari ikasi ditut.

Zalantzarik gabe gomendatuko nuke ikastaro hau, online egin dudan ikastaroetan oso gutxitan lortu dut hainbeste probetxu ateratzea.

Hektor Rodriguez Arza

DBH-ko fisika eta kimika irakaslea

Ikasi dut erabiltzen eta batez ere izan da niretzat lehen harria nire ikastaroa sortzeko. Egiten ari naiz ikastaro bat gero erabiltzeko nire ikasgai batean. Ikasleentzat askoz argiago egongo da zer egin behar duten.

Moodle erabili nahi baduzu aukera ona da. Bestela galdetu behar diozu lankide bati, baina askotan lanez gainezka zaudete eta errezena da zure kabuz ikastea.

Javier

Irakaslea

Moodle zer zen ezta jakitetik, ba behar izanez gero ikastaro bat sortzeko herramientak eskuratu ditut.

Moodlen ikuspegi global bat eskuratzeko oso gomendagarria.

June Bollar

Irakaslea

Konfiantza irabazi dut Moodle erabiltzeko eta erabilgarritasun berriak ezagutu dizkiot. Baina, inportanteena, ikastaro batean egindako guztia beste ikastaro batzuetan ere aprobetxa nezakeela ikusi eta ikasi dut (zatika oso osorik inportatuz) eta hori, denbora aurrezteko, ezinbestekoa zaigu irakasleoi.

Alde batetik, Moodle erabili nahi, baina oso torpe sentitzen den horri gomendatuko nioke ikastaro hau. Bestetik, ez nioke gomendatuko puntuak lortzeko ikastaroak egiten ari den horri edo ikasturte horretan lan eskerga handia espero duenari, dedikazio handia eskatzen duelako.

Leire Gandarias

Euskara irakaslea bigarren hezkuntzan

Orain Moodle plataforma nire ikasleekin erabiltzeko gai sentitzen naiz.

María Jesús Ramírez Díez

Hizkuntza klasikoko irakaslea

Ikastaroa erakargarriagoa nola egin, nola egin interakzio gehiago ikasleekin eta gehien bat nola ebaluatu.

Montse Martinez

Zaraobe institutuko teknologia irakaslea

Susi Rodríguez

Tutorea

Informatikan ingeniaria, elearning eta programazioa zein hezkuntzarako robotikan  espezializatua, baita web garapenean eta marketing digitalean ere.

Oinatz Martin

Tutorea

Web garatzaile eta informatikan teknikaria, hezkuntzan aplikatutako IKTetan berezituta.

 

245,45

Partekatu besteekin!

Regístrate para accedera la formación

You have Successfully Subscribed!

Privacidad

You have Successfully Subscribed!